Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bergerac

Frantziako hego-mendebaleko suprefetura hiria (Dordoina). 28.617 biztanle. Saint-Jacques eliza; XVI. eta XVII. mendeetako eraikuntzak. Nekazaritza merkatua, mahastiak, janari industria eta bolbora produkzioa.  v  Historia. Kalbinistn gotorlekua XVI. mendean (Bergerac-eko Bakea, 1577), Nantes-ko ediktua eman ondoren (1598), Bergerac Frantziako kalbinisten babesleku garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. 1621ean eraitsi egin behar izan zituzten harresiak, Luis XIII.aren aginduz.