Bergman, Ingrid
Suediako aktoresa (Stockholm 1915 - Londres 1982). Antzerkia ikasi zuen eta 1935ean zineman hasi zen lanean. Ospe handia hartu zuen Hollywood-en egin zituen pelikuleei esker. Egin dituen pelikula entzutetsuenak: Intermezzo (1940); Casablanca (1942); Under Capricor (1949); eta abar luze bat.