Bergeret, Charles
Lapurtar almirantea (Baiona, 1771 - Paris, 1857). Teniente zen 1795. urtean eta kapitain izendatu zuten bi urte geroago. Urte berean, ingelesen aurkako borroka latz baten ondorioz atxilotu egin zuten. Aske utzi ondoan eta ontzi batzuen buru zela, Indiako itsasoetan jarraitu zituen bere eginkizunak. 1831n almiranteordea zela, Ohorezko Legioaren Gurutze Handia jaso zuen. 1852. urtean senatari hautatu zuten.