Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beningo Erreinua

Afrikako Mendebaleko antzinako erreinua, Gineako Golkoan. 1484an bertan lehorreratu ziren europarrak (portugaldarrak) lehen aldiz eta XVI. mendetik aurrera esklabo salerosketagune garrantzitsuenetakoa bihurtu zen. XIX. mendean, britainiarrak joan ziren Benina eta bertako erreinua beren mende hartu zuten. 1883tik aurrera kolonizatzaile frantsesek Cotonou inguruko kostaldea hartu eta 1975era arte Dahomei izango zen herriaren kolonizazioari hasiera eman zioten. Arteak (brontzezko eta bolizko irudiak; behe-erliebeak, XIII-XVIII. mendekoak) famatu zuen Beningo erresuma. Frantses eta ingeles kolonizatzaileek hondatu egin zuten, ordea, XIX. mendearen bukaeran. Beningo antzinako erresumak hartzen zituen lurraldeak egungo Benin eta Nigeria estatuetako eremuetan hedatzen ziren.