Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

benimerin

iz. Etnogr. Islam erlijioa hartu zuen bereber herria. Almohadien lekua hartu zuen herri honek Afrikako iparraldeko jaurerrian (XIII eta XIV. mendeak); Gibraltargo itsasartea zeharkatu eta Gibraltar bereganatu zuen. Herri honen indarrak beherantz egin zuen Gaztelako Alfontso XI.ak Salado izeneko guduan garaitu zuenean (1340).