Benguerel, Xavier
Kataluniar idazlea (Bartzelona, 1905 - Bartzelona, 1990). Lehen eleberrietan jadanik (Pàgines d’un adolescent, 1930; Suburbi, 1936) estilista eta kontalari dohain bereziak erakutsi zituen. 1939an erbesteratu egin zen, eta Frantzian eta, gero, Txilen bizi izan zen. 1954an itzuli zen Bartzelonara. Els fugitius (1955) eta Els vençuts (1969) lanek erbesteari buruzko dokumentuak dira. Ondoko eleberrietan kezka metafisikoak agertu zituen: L’homme dins el mirall (1950), El testament (1955), El viatge (1957). Geroztikako zenbait lan: Gorra de plat (1967);1939 (1973); Icaria, Icaria… (1974), Planeta saria irabazi zuena; Llibre del retorn (1977); Sempre es demá (1978); Appasionata (1983). La Fontaine, Poe eta Valéry-ren itzulpenak ere egin zituen. Benguerelen zenbait lan espainierara itzuli dira: Suburbio, Los vencidos, Gorra de plato.