Benguerel, Xavier
Kataluniar musikagilea (Bartzelona, 1931). Idazlearen semea, hasieran Debussy, Ravel eta Bartók-en eragina jasan bazuen ere, ondorengo lanetan serialismoaren ildotik abiatu zen. Besteren artean, hauek egin ditu: Estructures (1957 - 1966); Cantata d’amic i d’amat (1959), ezagunena agian, Ramon Llull-en poemen gainean ondua; Destructio (1974); Astral (1979).