Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benet, Stephen Vincent

Estatu Batuetako poeta eta eleberrigilea (Bethlehem, Pennsylvania, 1898 - New York, 1943). John Brown’s Body (John Brow-ren gorputza) kontakizun poemaz irabazi zuen 1928ko Pulitzer saria. The Devil and Daniel Webster (Deabrua eta Daniel Webster) eleberria Ipar Ameriketako literatura lan klasiko bat da, antzerkira eta zinemara hainbat alditan eraman dena.