Benes, Edvard
Txekoslovakiako politikaria (Kožlany, 1884 - Sezimovo Ústí, 1948). Masaryk-en ikasle eta jarraitzaile izan zen, eta Atzerriko Negozioetako ministro Masaryk lehendakari izan zenean. Masaryk-en lekua hartu zuen Errepublikako lehendakari karguan, 1935ean. Nazio Elkarteen bultzatzaile nagusietakoa izan zen. Dimisioa aurkeztu zuen Munich-eko Ituna sinatu ondoren, eta Txekoslovakia utzi zuen ondoren (1938). II. Mundu Gerran Txekoslovakiako askapenaren aldeko mugimenduaren buru izan zen. Gerra bukatu zenean (1945), Txekoslovakiara itzuli eta lehendakari izendatu zuten. Dimisioa aurkeztu zuen 1948an, eta urte berean hil zen.