Benet i Morell, Josep
Abokatu, politikari eta historialari kataluniarra (Cervera, Lleida, 1920 - Sant Cugat del Vallès, 2008). Zuzenbide ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean, eta auzipetu askoren defentsa egin zuen frankismoaren garaiko gerra kontseilu askotan. 1969-1971 urteetan, Kataluniako alderdi ezkertiarrak eta nazionalistak biltzen zituzten zenbait erakunde sortzen lagundu zuen, hala nola Taula Rodona, Forces Polítiques de Catalunya eta Assamblea de Catalunya. 1977ko hauteskundeetan L’Entesa dels Catalans koalizioko senatari aukeratu zuten, eta Estatut de Catalunya idatzi zuen batzordeko kidea izan zen. PSUC alderdiak Generalitateko lehendakari izateko aurkeztu zuen 1980ko hauteskundeetan, eta Kataluniako Legebiltzarreko parlamentari hautatu zuten. Montserrateko Abadiako Germinabit argitalpena zuzendu zuen 1957-1962 urteetan. 1969an Edicions Catalanes, de París sortu zuen Jordi Pujolekin batera. XIX. eta XX. mendeetako historiari buruzko liburuak idatzi zituen, hala nola Maragall i la Setmana Trágica (1963), El moviment obrer durant el bieni progresita: 1854-1856 (1976) eta Catalunya sota el régim franquista (1973).
- benereo
- benereologia
- benerofobia
- Benes, Edvard
- Benesova, Bozena
- Benet i Morell, Josep
- Benet, Juan
- Benet, Stephen Vincent
- benetako
- benetakotasun
- benetan