Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benelux

Belgika, Herbehereak (Holanda) eta Luxenburgoren arteko batasun ekonomikoaren izena. 1944. urtean elkarren arteko aduanak kendu eta 1958an izenpetu zuten 1960tik aurrera abiarazi zen batasuna, elkargo ekonomikoa bultzatuz, nekazaritzaren alorrean hiru lurralde hauen arteko arazoak handiak izanagatik ere. Europako Elkarte Ekonomikoko partaideak diren arren, Beneluxeko hiru estatuek ez dute horregatik elkarren arteko lotura baztertu. Ministro aholkularitza da erakundearen buru. Aholkularitza ekonomiko-sozialak eta parlamentuen arteko ordezkaritza batek aholkulari gisa dihardute. Idazkari Nagusiaren egoitza Bruselan dago.