Ben Barek, Larbi
Futbolari frantsesa, Marokon jaioa (Casablanca, 1917 - Casablanca, 1992). Marseillako Olympique taldera joan zen Marokotik 1937an. Bere teknikak eta baloia ez galtzeko mugimenduek berehala liluratu zituzten Frantziako ikusleak, eta “perla beltza” ezizena jarri zioten. Espainiako Atletico Madrid taldera joan zen, baina 1953an Marseillara itzuli zen. Frantziako Talde Nazionalarekin 17 alditan jokatu zuen 1938-1954 bitartean.