Ben Barka, El Mehdi
Marokoko politikaria (Rabat, 1920 - Paris, 1965). Istiqlal alderdiko ezkerraldeko kidea izango zen hasieran; geroago idazkari izan zen Union nationale des forces populaires delakoan sartzeko utzi zuen alderdi hori. Erbestean, Marokoko gobernuak herio epaia eman zion, hirugarren munduko higikunde iraultzaileen koordinazioaz arduraturik zegoela. 1965eko urrian, bi polizia frantsesek bahitu eta, seguruenik, hil egin zuten. Oufkir jenerala, Marokoko barne ministroa bahikuntzaren eragiletzat salatu zuten. Eskandalu guztiarengatik ere (Frantziako epaileek betiko kartzelara kondenatu zuten barne ministro marokiarra), zer gertatu zen ez da oraindik behar bezala argitu.