Ben Bella, Ahmed
Aljeriar politikaria (Marnia, 1916). Frantziako armadako subofizial ohia, Aljeriako altxamenduaren buruzagi bihurtu zelarik, Frantziara baztertua izan zen 1956. eta 1962. urteen bitartean. Eviango Itunen ondoren aske utzi zutelarik, Aljeriako lehendakari izan zen (1963). Huari Boumedienek eraitsi eta preso hartua (1965), hamalau urte eman zituen espetxean, Chadli Benjedid lehendakari berriak 1979an aske utzi zuen arte. Autogestioaren aldeko sutsua, islamaren integrismoaren aldeko joera erakutsi du azkenaldi honetan.