Ben Gurion, David
Politikari judu sionista (Plonsk, Polonia, 1886 - Tel-Aviv, 1973). Pogrom (juduen aurkako erasoa) batzuen ondoren, Palestinara joan zen 1906. urtean. 1917tik aurrera, sionismo barneko alderdi sozialistak biltzen hasi eta 1921ean Histadruth alderdia sortu zuen, Mapai alderdi sozialdemokrataren aurrekoa izan zena; bera izan zen alderdi horretako idazkari nagusia. Juduen Palestinarako immigrazioa bultzatu zuen (1936). Haganah erakunde armatuko buruzagi, Israelgo estatua aldarrikatu zuen Ben Gurionek 1948ko maiatzean. 1948-1953 eta 1955-1963 urteetan Lehen Ministro izan ondoren, agintea utzi eta, Mapai alderditik egotzi zutelarik, Rafi alderdi eskuindarra sortu zuen (1964), besteak beste, Moshe Dayan-ekin batera. 1968an, Mapai, Rafi eta Achdut Avoda batu eta Israelgo alderdi laborista osatu zuten (gehiengoa Knesseth parlamentuan).