Beleia
Erromatarren garaiko hiri karistiarra, Ptolomeo eta Antonino historialariek aipatua. Arabako Iruña bide zen; beste egile batzuen arabera, baliteke egungo Gasteiz dagoen lekuan egotea. Asturica-Burdigala galtzadan zegoen eta hiri aberatsa izan zen K.o. II. mendean. Ezin egiaztatu izan da, asturiarrek X. mendean Araban hartu zuten Velegia herria erromatarren garaiko Beleia karistiarra bera ote zen ala ez.