Beaumont, Joan
Nafarroako kantzilerra, kapitain nagusia eta Vianako printzearen irakaslea (? - 1487). Karlos Beaumontekoaren semea eta Leringo kondearen anaia, Vianako Printzearen alde jarri zen Nafarroako erregetzarako gerra piztu zenean (1451). 1464. urtean erregearen esanetara jarri eta ondasun guztiak itzuli zizkioten. San Joan Jerusalemgoaren ordenako abade izan zen eta Garesko komentua eta erietxea eraiki zituen.