Beaulieu, Victor-Lévy
Kanadar idazlea (Québec, 1945). Bigarren mailako ikasketak amaitu eta berehala hasi zen idazten. 1967an literatura sari bat lortu zuen Victor Hugori buruzko ikerketa bati esker; 1972an Montréal Hiriko sari nagusia Un rêve québécois lanagatik; 1975ean gobernuaren saria Don Quichotte de la démanche lanagatik. Beaulieuk bere pertsonaiak zenbait egoeraren aurrean jartzen ditu bere eleberrietan, pertsonaia horien jarrerak erakutsi ahal izateko. Pertsonaia gehienak atsekabeturik bizi dira, eta gehienetan akats fisiko bat edo eritasun bat izaten da atsekabe horren oinarria. Eleberri horietan guztia nahasten da, kronologia, oroitzapenak, ekintzak. Lan nagusien artean aipatzekoak ditu, besteak beste: Mémoires d’outre-tonneau (1968), Race de monde (1969), La Nuitte de Malcolmm Hudd (1969), Jos connaissant (1970), Les Grands-Pères (1971), Blanche forcée (1976), Monsieur Melville (1978-1980), Steven le Héraut (1985).