Beaumont, Luis
Beaumonteko kondea, Durazzoko dukea eta Nafarroako infantea (? - 1376). Nafarroako Filipe III.a Luzea eta Joana errege-erreginen semea, erregeorde izan zen Karlos II.a Gaiztoa Frantzian egon zen garaian. Gobernu aldi honetan altxatu ziren Falcesko laborariak bere aurka. Preso hartuta, Karlos erregeak salbatu zuen azkeneko unean. Joana Siziliako erregearen alabarekin ezkonduta, Albaniako erresuma konkistatu nahi izan zuen baina ez zuen lortu.