Joan Beaumontekoaren semea eta Luis Leringo II. kondearen lehengusua. Albako Dukeari lagundu zion Nafarroako konkistan (1512). 1521. urtean Henrike erregearen osteei aurre egin zien Noainen; garaipena lortu zuen gudu hartan. Nafarroako mariskala izan zen harrezkero.