Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

barizela

iz. Med. Eritasun kutsakorra, baztanga eroa izenaz ere ezaguna. 5-6 urteko haurrarengan azaltzen da bereziki, neskengan batez ere, baina umetan ez da gaitz larria izaten. Azalean gorriuneak eta pikorrak ateratzen dira. Askotan hazka eginez gero, arrastoak uzten dituzte pikor horiek. Eritasuna behin izanez gero, ez da berriz harrapatzen. Izurriteak azaltzen dira 3-4 urtetik behin eta, oraingoz, ez da horren aurkako txertorik aurkitu.