baritina
iz. Miner. Bario sulfatoa (BaSO4). Mea bat da, eitegabe edo egoera kristalinoan aurkitzen dena. Espato astuna izena ere ematen zaio, oso astuna delako. Zurbila da, gardena batzuetan, distiratsua. Konposizio horretan estronzioak eta berunak barioaren lekua hartzen dutenean anglesita (PbSO4) eta zelestina (SrSO4) eratzen dira. Baritinak pikor itxura izaten du batzuetan, eta multzotan agertzen denean, larrosa lorearen tankera hartzen zaio; horregatik, «basamortuko larrosa» izena ere ematen zaio.