Barjavel, René
Frantses idazlea (Nyons, 1911 - Paris, 1985). Zientzia fikzioaren maisutzat hartzen da. Idazle profesional gisa aritu aurretik, kazetari gisa lan egin zuen. Eleberriak eta antzerkiak idatzi zituen batez ere. Lehenengo eleberria Ravage (1943) izan zuen, teknologiaren zibilizazioaren beheraldiaz eta naturaren hurbileko bizimoduaz hitz egiten duena. Horrez gainera idatzi zituen: Le Voyageur imprudent (1944, Bidaiari zoroa), denboran aurrera egiten duen makina bati buruzkoa; Tarendol (1944), Le Diable l'emporte (1946, Deabruak eramaten du), Colomb de la lune (1962, Ilargiko Kolon), La Nuit des temps (1968, Denboretako gaua), Le Grand Secret (1973, Sekretu handia). Antiutopiaren tradizio moralista frantsesarekin bat eginik, gerra aurreko zientzia fikzioa apurtu zuen.