Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

barize

iz. Med. Zain hantura iraunkorra. Zainaren barnean odola pilatzen delako sortzen da batez ere. Odola bihotzera itzultzean edozein arrazioengatik, giharra barreneko zain nagusietatik ezin bideratuz, azaleragoko zain meheagotatik bideratzen duenean, zain meheago hauen hanturaz sortzen da. Gehienetan hanketan ateratzen dira barizeak; mina ematen dute, hantura agertzen da, eta odolaren zirkulazioa zaildu egiten dute. Denbora askoan zutik egoten diren pertsonengan eta berez horretarako joera duen jendearengan azaltzen dira, emakumeengan bereziki. Haurdunaldian izaten du batez ere barizeak ateratzeko arrisku handia. Indizioz, ebakuntzen bidez… sendatzen dira.