Bardot, Brigitte
Zinema antzezle frantsesa (Paris, 1934). Roger Vadimek 1956an zuzenduriko Et Dieu créa la femme filmak eman zion ospea. Harrezkero, zinemak eman duen irudi erotiko behinenetariko bat bilakatu zen, tolesgabetasuna eta sentsualitatea batzen dituen pertsonaia moldatuz. Beste askoren artean, puntako zinemagile zenbaitekin lan egin du: H. G. Clouzot (La verité, 1960); L. Malle (Vie privée, 1961) (Viva María, 1965); J.-L. Godard (Le mépris, 1963).
- Bardeetako ubidea
- Bardem, Juan Antonio
- bardiota
- bardo
- Bardos
- Bardot, Brigitte
- Bardoze
- Bardulia
- barduliar
- bare 1
- bare 2