Bardem, Juan Antonio
Zinema zuzendari espainiarra (Madril, 1922). 1950eko hamarraldian Espainian sortu zen zinema sozial konprometituaren sortzaileetako bat izan zen. Berlanga eta Mihurarekin batean Bienvenido Mr. Marshall (1952) film gogoangarriaren gidoia egin zuen. Cómicos (1953) eta Felices Pascuas (1954), berak zuzenduriko lehen filmen ondoren, Madrilgo goi burgesiaren azterketa kritikoa egin zen Muerte de un ciclista filmean (1955). Hurrengoa probintzietako hiri koxkor batean kokatu zuen: Calle Mayor (1956). Gerora film asko egin ditu; horien artean, Sonatas (1959); A las cinco de la tarde (1960), A. Sastreren gidoiarekin; Nunca pasa nada (1963); El puente (1975). 1976an Madrilen gertatu zen abokatu eta sindikalisten hilketaren kronika egin zuen 1978an: Siete días de enero. 1980ko hamarraldian, Espainiako pertsonaia ospetsuei buruzko telesailak egiten hasi zen: Lorca, muerte de un poeta (1987), Ian Gibson eta Mario Camusen gidoiarekin, eta El joven Picasso (1992).
- Barcus
- barda
- Bardeak
- Bardeen, John
- Bardeetako ubidea
- Bardem, Juan Antonio
- bardiota
- bardo
- Bardos
- Bardot, Brigitte
- Bardoze