Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bardeetako ubidea

Nafarroa eta Zaragoza (Aragoi) arteko ubidea, Esako Urtegian jaio eta 72 km-tan (27 km Nafarroan) luzatzen dena, Aragoiko Luesia herriko Arba ibairaino. Ubide honek ureztatzen duen lurraldeak 52.600 ha hartzen ditu, horietako 13.780 ha Nafarroan (Zangoza, Caseda, Galipentzu, Zarrakaztelu, Santacara, Melida, Murillo el Cuende eta Caparroso). 60-70 hamarraldian, nekazari auzo berriak eraiki ziren ubide honen ertzean, Zangoza, Caseda, Zarrakaztelu eta Murillo el Cuende herrietan.