Bardeen, John
Estatubatuar fisikaria (Madison, Wisconsin, 1908 - Boston, Massachusetts, 1991). Wisconsingo eta Princetongo unibertsitateetan ikasi zuen. 1945-1951 urteetan fisikari ikertzaile gisa lan egin zuen Bell Telefono Laborategietan, eta germaniozko transistorea asmatu zuen taldeko kidea izan zen. 1956an Fisikako Nobel saria eman zioten asmakuntza horrengatik. 1951n Illinoisko Unibertsitatean sartu zen. 1972an berriro ere Fisikako Nobel saria irabazi zuen, supereroapena azaltzen zuen teoria bat garatzeagatik. Espezialitate berean bi Nobel sari irabazi dituen lehen zientzialaria da.