Barcina Angulo, Yolanda
Nafar politikaria (Burgos, 1960). UPN alderdikoa. Iruñeko alkatea da 1999. urteaz geroztik; kargu hori izan duen lehen emakumea da. Burgosen jaio eta Bizkaian bizi izan zen. 17 urterekin Iruñera joan zen, Farmazia ikasketak egitera. Politikan hasi baino lehen, irakasle izan zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Euskal Herriko Unibertsitatean (Farmazia Fakultateko dekanordea), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1993an, Elikadura eta Bromatologia katedra lortu zuen unibertsitate horretan). 1995etik 1996ra Kudeaketa Akademikoko Erretoreordea izan zen. 1995ean hasi zen politikan, independente gisa. 1996ko irailean, bere gain hartu zuen Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaritza, Miguel Sanz (UPN) buru zuen gobernuan, eta 1999ko ekainean, Iruñeko alkatetza. UPNko kide egin ondoren, bera izan zen UPNren zerrendaburua 2003ko eta 2007ko udal hauteskundeetan ere. Bietan lortu zuen alkatetza. 2003az geroztik UPNko lehendakariordea da, halaber.
- Barcáiztegui, Martín
- Barceló, Miquel
- Barcelona
- Barcelona
- Barcelonnette
- Barcina Angulo, Yolanda
- Barco, Patxi
- Barcus
- barda
- Bardeak
- Bardeen, John