Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Banach

Poloniako matematikaria (Krakovia, 1892 - Lvov, gaur egun Ukraina, 1945). Analisi funtzionalaren alorrean garrantzia handikoa den bektore espazio topologikoen teoriaren sortzaileetako bat da. Studia Mathematica aldizkaria sortu zuen beste matematikari batzuekin batera. Théorie des opérations linéaires da Banach-ek idatzitako lan aipagarriena.  v  Banach-en espazioa. Edozein bektore espazio arautua eta osoa.  v  Banach-en algebra. Banach-en espazio bat oinarri hartuta definituriko algebra.