Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bako

(Lat. Bacchus) Erromako jainkoa, Dioniso grekoaren baliokidea. Aro klasikoan ardoaren eta eldarnio mistikoaren jainkoa izan zen. Haren ohoretan ospaturiko jaiak, bakanalak, galaraziak izan arren, Bakoren gurtza mantendu egin zen Inperioaren lehen mendean.