Baki (Mahmud Abd ul-Baki)
Olerkari turkoa «olerkarien sultana» deitua (Istanbul, 1526 - Istanbul, 1600). Koran eskoletan erlijio eta literatura jakintza klasiko zabala ikasirik, oso gaztetatik hartu zuen ospe handia bere formaren aberastasunagatik eta zentzu anitzetako poemengatik. Suleiman Handiaren olerkari ofizial izendaturik, kargu handiak izan zituen otomanoen administrazioan. Bere obren bilduma (Diwan) 1825ean ezagutu zen mendebalean, J. von Hammer-ek alemanierara egindako itzulpenaren bidez. Turkiako olerkari nagusitzat hartzen da literaturaren historian.
- baketu, bake(tu), baketzen
- baketzaile
- baketze
- bakezale
- bakezaletasun
- Baki (Mahmud Abd ul-Baki)
- Bakilides
- Bakim, Kyokutei
- Bakio
- Bako
- bako