Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bakilides

Greziako olerkigilea (Julis, Zeos, K.a. 520 - 467). Tebasko Pindaro olerkigilearen iloba. Ordu arte banakoaren sentimenduak adierazi izan zituzten Greziako olerkigileek baina Bakilidek, bere garaiko olerkigileek bezala, gizataldeen sentimenduak adierazi zituen bere lanetan. Hamasei Oda, eta Teseori eskainitako bi olerki idatzi zituen; berrikuntza handiak sartu zituen Bakilidesek olerkigintzan, koru zuzendaria pertsonaia bihurtzen du elkarrizketan, esate baterako.