Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bakio

Bizkaiko itsasertzeko udalerria (Mungialdea). Mugak: iparraldean Kantauri itsasoa, ekialdean Bermeo, mendebalean Plentzia, Mungia eta Jatabe, eta hegoaldean Mungia. 16,12 km2. 1997ko datuen arabera, 1.497 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gehiago (bakiotarrak). Auzoak: Artzalde, Elexalde, Goitisolo, San Pelaio, Urkizaur eta Zubiaur. Euskara, bizkaiera; hizkuntza banaketa 1996an: 912 euskaldun, 63 ia euskaldun eta 388 erdaldun.. Bakiok aldaketa ugari izan du, eta azken urteetan turismoa nagusitu da bertan. Aipagarria da X. mendeko Andra Mariaren Jasokundearen parrokia eliza.