babismo
iz. Erl. Bab Mirza Ali-k eta ondorengoek irakatsitako dotrina. Islamismo xiitaren berrikuntza gisa sorturiko higikunde honen dotrina bi liburuetan bildu zen: Bayan («Agerpidea») eta Kitab-i Aqdas («Liburu guztiz santua»). Babismoa apaiz xiiten tiraniaren aurka altxatu eta Islama eraberritzen saiatu zen. Emakumea askatu beharra eta gizon guztiak, arraza eta gizarte klase ororen gainetik, anaiak direla aldarrikatzen du, eta orobat erlijioen artean ongi konpondu beharra.