Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

babuino

iz. Zool. Papioiaren generoko Afrikako tximinoa, zerkopitezidoen familiakoa (Papio). Handia izaten da, 80 cm ingurukoa, eta muturra kanpoaldera luzatua izaten du, zakurraren antzera. Buztana luzea du; ilea kolore arre berdaxkakoa izaten du bizkarrean, eta zuri horixka matrailetan. Aurpegia, eskuak eta oinak kolore beltzekoak ditu. Antolaketa bereziko eta hierarkia zehatzeko talde handietan bizi da; babuino zahar indartsu bat izaten dute talde horiek buruzagi eta gidari. Afrikan, Saharaz behetiko lurraldeetan bizi da. 30 babuino mota inguru daude. Babuino edo papioi sakratua Abisinia aldekoa da jatorriz; egiptoarren Mandril Sakratua izan zen berau eta sarritan agertzen da tenpluetako marrazkietan. Egiptoko hilobietan tximino hauen momiak ere aurkitu dira.