Babinski, Joseph
Jatorriz Poloniakoa zen mediku frantsesa (Paris, 1857 - Paris, 1932). Parisko Salpêtrièren irakasle zela, neurologia ikerketak egin zituen, diagnostikoari dagokionez bereziki. Nerbioen patologiari buruzko lanetan bizkarrezur-muinaren, garunaren eta zerebeloaren eritasunei dagozkien zeinu eta sindrome anitz deskribatu zituen. v Babinski-Nageotte-ren sindromea. Med. Zerebeloaren atzealdeko arteria ixtean sortzen den eritasuna; entzefaloaren behealdean kalteak eragiten ditu. Kaltetutako aldean ikusmena galtzen da eta gorabeherak izaten dira zerebeloan; kontrako aldean berriz hemiplejia izaten da eta minak ez du erantzunik eragiten.
- babil
- Babilée, Jean
- Babilonia
- babiloniar
- babingtonita
- Babinski, Joseph
- babirusa
- babismo
- Babits, Mihály
- bable
- babo