Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aveline, Eugene Auvtsine

(Claude deitua). Frantses idazlea (Paris, 1901 - Paris, 1992). Eleberriak –La vie de Philippe Denis (1930-1955, Philippe Denisen bizitza, trilogia)–, polizia nobelak –La double mort de Frédéric Belot (1932, Frédéric Beloten heriotza bikoitza)–, haurrentzako ipuinak, L’ arbre tic-tac (1951, Tik-tak zuhaitza)–, poemak, Portrait de l’oiseau-qui-n’existe-pas (1961, Existitzen ez den txoriaren erretratua)– idatzi zituen. Alemaniak Frantzia inbaditu ostean (Bigarren Mundu Gerran) nazien aurkako erresistentzian aritu zen; Erresistentziaren sortzaileetakoa izan zen.