Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

avatara

(Sanskritoz, «Jaitsiera», «jainko baten haragiztapena») Jainkoak bere agerraldietan hartzen dituen itxuretako bakoitza. Jainkoen avatarak 29 dira (39 beste zenbait iturriren arabera), baina hitz honen bidez eskuarki Visnuren 10 avatara ezagunenak eta irudikatuenak adierazi ohi dira: Matsya (arraina), Kurna (dortoka), Varada (basurdea) Narasimha (gizalehoia), Vamana (nanoa), Parasurama (Rama aizkora duela), Rama, Krisna, Buda eta Kalkin (zaldi burua duen gizona).