Avenery, Uri
Israelgo politikaria (Alemania, 1923). Palestinara eraman zuten 1933. urtean, Irgun erakundeko partaidea izan zen, eta arabiarren eta juduen arteko lehen gerran (1948) zauritu zuten. 1947tik aurrera Ekialde Hurbileko herri semita guztiak batuko dituen federazioaren alde agertu da beti. Haolam Hazeh «Indar Berriak» alderdiaren fundatzailea, Israel estatu ez-sionista aldarrikatu du Knesset parlamentuan: «Judu, arabiar nahiz beste biztanleren artean diskriminaziorik bideratuko ez duen estatu pluralista modernoa» (Israel sionismorik gabe).