Avare L’
(«Zikoitza») Molièreren komedia (1668), bost ekitalditan eta prosaz idatzia. Harpagon burges aberats eta zikoitzak modu zitalez tratatzen ditu zerbitzariak eta seme-alabak. Harpagonek Mariana gaztearekin ezkondu nahi du, ahalik eta gastu gutxienarekin, baina Cléante bere semea ere Marianaz maitemindurik dagoela jakitean, sumindurak hartzen du. Lorategian gordeta duen altxorraren ebasketak erotu egingo du Harpagon. Azkenean, Harpagon bere benetako maitasunera itzuliko da, sosetara alegia. Gorabehera askoz eta ondo landuriko pertsonaia anitzez hornituriko komedia da.