Audiard, Michel
Frantses idazlea, antzerkigilea eta zinemagilea (Paris, 1920 - Paris, 1985). 1950eko hamarraldiaren hasieran, Audiard frantses zinemako pertsonaia nagusietako bat bihurtu zen. Bere elkarrizketak zinemako zuzendari handienen neurrira idatziak dira (Jean Gabin, Lino Ventura, Jean-Paul Belmondo, Bernard Blier) eta bete-betean asmatu zuen ikusleak erakartzen. Hizkuntza lizunaren eta herri hizkeraren maisutzat hartu izan da. Ehun bat filmetako elkarrizketak osatu zituen, besteak beste, Un taxi pour Tobrouk (1961, Taxi bat Tobrouk-era), Mélodie en sous-sol (1963, Melodia lurpean), L'Incorrigible (1975, Ezin zuzenduzkoa), Le Professionnel (1981, Profesionala). Zunzendari gisa ere lan egin zuen, eta 1968-1974. urteen bitartean bederatzi film egin zituen. Film horietatik bi dira aipagarriak, Comment réussir dans la vie quand on est con et pleurnichard (1973, Nola lortu arrakasta bizitzan babua eta negartia zarenean) eta Vive la France! (1973, Biba Frantzia!). 1980ko hamarraldian Michel Audiardek frogatu zuen gauza zela zorroztasun handiko elkarrizketak osatzeko: Garde à vue (1981, Guardia badatorrela) eta Mortelle Randonnée (1983, Ibilaldi hilkorra). Garai horretakoa da bestalde, On ne meurt que deux fois (1985, Bitan bakarrik hiltzen da). Umore handiko literatura lanak idatzi zituen, Le P'tit Cheval de retour (1975, Itzulerako zaldi txikia), eta baita emozio handikoak ere, La Nuit, le jour et toutes les autres nuits (1978, Gaua, eguna eta beste gau guztiak).
- Auch
- Aude
- Aude
- Auden, Wystan Hugh
- audi(o)fono
- Audiard, Michel
- Audiberti, Jacques
- Audikana
- audiofrekuentzia
- audiograma
- audioi