Arzak Arratibel, Juan Mari
Gipuzkoar sukaldaria (Donostia, 1942). Bere aitonak, orain ehun urtetik gora, Donostiako Mirakruz gainean irekitako Arzak jatetxea bere gain hartu ondoren, hainbat sari eskuratu ditu: Michelin Gidan hiru izar (1974, 1977 eta 1989an); Gastronomiako Sari Nazionala (sukaldari onenari 1974an eta jatetxe onenari 1985 eta 1995ean); Europako Gastronomia Akademiak emandako Europako Sukaldari Onenaren saria 1992an. Oro har, sukaldaritza arloan egin duen lanagatik ezagutza jaso du Euskal Herrian nahiz Euskal Herristik kanpo.