Arzadun, Martin
Euskal apaiz eta idazlea (Durango, 1675 - Durango, 1741). 1731. urtean, Doctrina christinaubaren explicacionea eusqueras izeneko obra argitaratu zuen Gasteizen. Euskal Herrian garai hartatik aurrera hainbeste zabaldu ziren dotrinen artekoa izanik, argitarapen ugari izan zuen Arzadunen liburu honek.