Arzak Alberdi, Antonio
Euskal idazlea (Donostia, 1855 - Donostia,1904). Manterolaren lankidea, 1879. urtean sari bat irabazi zuen Azken agurrak gure etsaigoari poemaz. «Euskal Erria» aldizkariaren zuzendaria (1884), Lore Jokoen idazkaria eta Donostiako udal liburutegiko arduradun izan zen. Euskara klasikoa landu zuen, nahiz estilo gorabehera handiak izan.