Artola Sagarzazu, Fernando
(«Bordari» deitua) Euskal idazlea (Hondarribia, 1910 - Hondarribia, 1983). Gerra aurrean idazten hasia, euskal giroaren suspertzaile izan zen gerraondoko urte ilunetan, bertsolari jaialdiak bultzatuz. Poema ugari plazaratu zuen egunkari eta aldizkarietan, baina olerki liburu bakarra argitaratu zuen (Goraintzi, 1968), emaztearen heriotzaren ondoan idatzia, samina eta tristura darizkien hogeita lau poema. 1982. urtean, hitz lauz nahiz neurtuz eginiko lanak eman zituen argitara, Bakoitzak berea izenburupean. Autobiografia kutsuko kontakizuna, Aritz beraren adarrak, idatzi zuen 1977an, Rafael bere anaiarekin batera (1982an argitaratua).
- Artois
- artokarpo
- Artola Elizetxe, Jose
- Artola Gallego, Miguel
- Artola Larrañaga, Ramon
- Artola Sagarzazu, Fernando
- Artola, Txomin
- Artomaña
- artopil
- artoski
- artotza