Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artois

Frantziako iparraldeko antzinako lurraldea (Pas-de-Calais departamendua, Boulonnais aldea izan ezik). Hiriburua: Arras.  v  Historia. Aro kristauaren hasieran zelta atrebatek hartua, frankoen eskuetan erori zen V. mendean. XII. mendean, Frantziako koroak hartu zuen mendeko (1180) eta XVI. mendetik aurrera Espainiako koroaren gutiziari aurre egin zion. Frantziako koroak betikoz hartu zuen Pirinioetako Bakea sinatu ondoren (1659). Gudu latz ugari izan ziren Artoisen, Lehen Mundu Gerran.