Artola Gallego, Miguel
Gipuzkoar historialaria (Donostia, 1923). Salamancako Unibertsitatean Historia Garaikidean katedraduna izan zen 1960. urtetik aurrera, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan sorreratik bertatik. Euskal Herriko Unibertsitateko doktore honoris causa da. 1982. urteaz geroztik Historiaren Erret Akademiako kide da eta Espainiako Institutuko lehendakari izan da. Asturiasko Printzea saria eskuratu zuen 1991n, Giza Zientzien arlokoa, eta 1992an Historiaren Sari Nazionala eman zioten. 2000. urtean, Villa de Madrid saiakera saria eskuratu zuen, La monarquía española lanarekin. Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren saria eskuratu zuen 2000. urtean, Humanitate, Kultura, Arte eta Zientzien arloetan Euskal Herrian nabarmentzen den curriculum onena duen pertsonari ematen zaiona.