Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

artokarpo

izond. Bot. Masustondoaren familiako landareez esaten da. Asia eta Ozeaniako eskualde tropikaletako berrogei bat mota biltzen ditu familia horrek, Sonda uhartediko ogi arbola horien artean. Altueran 15 metro izan ditzake eta hostoek metro bat dute luzeran eta metro erdia zabaleran. Fruituak, gizaki buru bat bezain handiak, oso irintsuak dira eta jateko onak. Ezagunena «ogi arbola« deritzana da (Artocarpis communis).