Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Armagh

(Irlanderaz, Ard Macha, «Machako mendilepoa») Ipar Irlandako hiria eta konderria (Lough Neagh, Ulster). 12.700 biztanle (1981). Ipar Irlandako erlijio hiriburua. Artzapezpikutegi katolikoa eta protestantea.  v  Historia. IV. mendean sortu zuten.  San Patriziok han antolatutako apezpikutegiari esker (445), Irlandako erlijio hiriburua (monasterio eskola famatua) eta politikoa bihurtu zen. IX. mendean eskandinaviarrek konkistatu zuten, eta gorabehera handiak izan zituen XVIII. mendera arte.